Jonatan García - Harresia

Estatistika eta zenbakiak lagun ditu. Zure ospe publikoaren oinarria da bere lanaren ardatza. Kirolari moduan zure marka pertsonalaren ebaluazio zuzena neurtzeko arduraduna da. Komunikabideetan zure aurkezpenak jarraitu, bildu eta neurtuko ditu, bai positiboak bai negatiboak.

Jonatan politologoa da eta Ikerketa Soziologikoen Zentruko  (CIS) “Investigación Aplicada y Análisis de Datos” masterra du.

David Olivares - Banatzailea

Kirol entziklopedia du bere baitan. Disziplina bakoitzean benetan balio duena zer den badaki, komunikabideen inguruan.

Irudi publikoaren inguruko informeak hobetzeko  bere esperientzian garrantzitsua da, MARCAN eman zituen bost urte baino gehiago, ondoren Londreseko nazioarteko Perform Group irratiko kirol aurkezlea izan zen. Kirolari moduan zure ospeari etekin handiena ateratzen zeintzuk diren jarraitu behar dituzun ildo estrategiakoak eta komunikatiboak aurkitzen lagunduko zaitu.

 

Yuri Morejón - Misterra

Azken hamarkada hautagai, gobernatzaile eta enpresarien prestakuntzan eta aholkularitzan lan egin du, bai Espainian bai Hego Amerikan, beraien estrategi publikoan eta komunikabideekin erlazioan.

Komunikazio arloko hainbat Masterretako irakasle ezaguna. Komunikabide desberdinetan parte hartu du: El Mundo, Cadena SER, RNE, EiTB. Irratiko, prentsa zein telebistako dinamikak ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Zer, nola, noiz eta nori galdereei erantzuna aurkitzen trebea da.

Profesional taldea zuzentzen du, elitean dagoen kirolari bezala zure irudia zaindu eta zabaltzeko prest dagoena.

 

Aritz González - Pasatzailea

Mezuak behar diren moduan definitu egiten ditu. Komunikabideetako agendan izango diren galdera eta eztabaidak zeintzuk diren iragarri ditzake, kirol munduan duen esperientziaren ondorioz. Berak presta ditzakeen erantzun zuzenak eta pertsonalak segurtasuna eta kontrola emango dizute aurkezpen publiko bakoitzean kazetarien aurrean.

Nafarroako Unibertsitateko kazetaria da, kirol kazetaritzan aditua. Berak duen balioa erakusteko aukera izan du La Sexta Noticias, Grupo Vocento eta The News (Erresuma Batua) kirol atalean.

 

Nacho Domenech - Errematatzailea

Kreatibo ospetsuenen ideiak irudi bilakatzen dabil bost urte baino gehiago. Paregabea da argazkigintza, irudi dokumentazio eta publizitatean.

Nacho Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan diseinatzaile grafikoa da.